Publizitatea
Itxi

2018/05/03

12:20

Musika

Debuta

EHUorkestra Sinfonikoak bere lehen kontzertua emango du ostegunean, Bilbon

eitb.eus

Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan, Bilbon, joko du EAEko unibertsitate publikoko ikasle, ikasle ohi, administrazio eta zerbitzuetako langile eta irakasleek osatzen duten taldeak.

  • EHUorkestra, entsegu batean

    Doru Arteniek zuzentzen du 41 laguneko taldea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EHUorkestra Sinfonikoa bere jendaurreko lehen kontzertua eskainiko du ostegunean, maiatzaren 3an, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan, Bilbon. Emanaldia 19:30ean hasiko da, EHUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Ia bi urte pasatu dira Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) orkestra propioa sortzea planteatu zuenetik, eta urte eta erdi pasatu da 2016ko azaroan lehenengo entsegua egin zuen egunetik.

Doru Artenie zuzendariaren aginduetara, EHUorkestra Sinfonikoko kideak 41 instrumentista dira gaur egun: hamabi biolin, zazpi biola, bi biolontxelo, bi kontrabaxu, lau txirula, bi oboe, hiru klarinete, bi fagot, bi tronpa, bi tronpeta, tronboi bat eta bi perkusio jotzaile.

Unibertsitateko hiru campusetako egungo ikasle, ikasle ohi, administrazio eta zerbitzuetako langile eta irakasleek osatzen dute orkestra, eta Haendelen, Beethovenen, Haydnen, Schuberten eta Ravelen lanak jotzen dituzte, besteak beste.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EHU
  • Musika
  • Kultura
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena