Musika
Heavy metala
Judas Priest taldeak agur esango du 2011n
Erredakzioa
40 urteko ibilbidea izan eta gero, Europan barna ekainean egingo duten bira batekin agur esango du taldeak, euren atari ofizialean iragarri dutenez.
Webgune ofizialean azaldu dutenez, ''Epitaph Tour'' izena izango du birak, eta munduko hiri handienetatik igaroko da. "Heavy metalaren sinonimoa" izatea ahalbidetu dioten soinuak joko ditu Britainia Handiko taldeak. Bira Europan hasiko da eta dagoeneko zenbait jaialditan parte-hartzea baieztatu du taldeak: Suedian, Finlandian, Danimarkan, Frantzian, Italian, Belgikan, Britainia Handian eta Alemanian. Ondorioz, Espainian ez dago momentuz emankizunik.
Rob Halford abeslaria da taldeko burua, 40 urteko ibilbide horretan aurpegirik ezagunena baita. K.K. Downing (1968tik gitarra), Glenn Tipton (gitarra), Ian Hill (baxu-jotzailea hasieratik) eta Scott Travis (bateria-jotzailea) dira taldeko gainerako kideak.