Itxi

Musika

Uztailak 25-29

34 euskal talde eta bakarlari izango dira Donostiako Jazzaldian

Agentziak | Erredakzioa

Besteak beste, Kike Mora, Old School Funky Family, Oso Fan, Traffic Quintet, Iñaki Salvador, Mikel Erentxun eta IZARO izango dira agertoki gainean, uztailaren 25etik 29era.

  • Izarok uztailaren 26an joko du, Agertoki Berdean

    Izarok uztailaren 26an joko du, Agertoki Berdean

Euskal musikak "presentzia garrantzitsua" izango du Donostiako Heineken Jazzaldiaren 53. edizioan, 34 talde eta bakarlarik parte hartuko baitute uztailaren 25etik 29ra, antolatzaileek prentsa agerraldian jakinarazi duenez.

Zehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze prozesutik datozen hamar taldek joko dute; beste bost talde 2017an diskoa argitaratu zutelako programatu dira (Kike Mora; Beñat eta Julen Achiary & Joseba Irazoki; Trizak; The Machetazo; eta Old School Funky Family); lau Katapulta Tour Gipuzkoa 2018ri dagozkionak dira (Oso Fan, Nerabe, Voltaia eta Sara Mansilla); beste hiru talde (Traffic Quintet, Furia Txistulari eta Noname Band) Musikenek proposatu ditu; eta sei antolakuntzak zuzenean aukeratu ditu (Iñaki Salvador, Michel Portal, Víctor de Diego, Mikel Erentxun, Izaro eta Amateur). Horiei guztiei Nauticool agertokian jardungo duten sei euskal DJak gehituko zaizkie.

Bigarren urtez jarraian, Donostiako Jazzaldiak Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko lau talde programatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailarekin sinatutako hitzarmen bati esker, musika alorrean nabarmentzen ari diren Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko xedearekin.