Musika
Kontzertua
Herbie Hancock jazz musikaria, zuzenean Bilbon
Erredakzioa
Emanaldia eskainiko du gauean Bilboko Euskalduna Jauregian. "Estatu Batuetako jazzaren enbaxadore handia" izendatu dute Hancock.
Herbie Hancock musikagilea eta piano eta teklatu-jotzailea Bilboko Euskalduna Jauregian arituko da zuzenean The Imagine Project Tour izenburuko azken diskoaren abestiak euskal entzuleriaren aurrean aurkezteko. Herbie Hancock "AEBetako jazzaren enbaxadore handia" hartu dute, Euskalduna Jauregiaren prentsa-oharraren arabera, "musika modernoaren ikonoetako bat", alegia. Eszenatokiaren gainean bost hamarkada baino gehiago eman ditu eta 12 Grammy sariak lortu ditu, tartean, Urteko Disko Onenaren saria 2007an River: The Joni Letter albumagatik.
Hancock eta estilo desberdinetako musikarien arteko lana da The Imagine Project Tour (2010). The Chieftainsek, Dave Matthewsek, James Morrisonek eta Lisa Hanniganek, besteak beste, hartu dute parte disko honetan. Bakea, tolerantzia, gizatasuna eta mundu erantzukizunaren gaiak jorratzen ditu musika lan honek.
Jazzaren maisuarekin hitzordua izango dugu Euskalduna Jauregiko Auditorium Aretoan, 20:00etan. Sarrerak salgai daude 40 eta 50 euro bitartean.