Itxi

Musika

Ostegunean, hilak 31

BOSek 'Metropolis' filmaren musika zuzenean interpretatuko du Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Ostegun honetan, maiatzak 31, Arriaga antzokian taularatuko duten ikuskizunean zehar, Fritz Langen lana proiektatuko dute, orkestrak jotzen duen bitartean.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) "Metropolis" Fritz Lang zinemagilearen filmaren musika zuzenean interpretatuko du Arriaga Antzokian ostegun honetan, maiatzaren 31n, pelikula proiektatzen den bitartean. Emanaldia 19:30ean hasiko da, antzoki bilbotarretik jakinarazi dutenez.

Bilboko orkestrak Gottfried Huppertzek idatzitako jatorrizko soinu banda interpretatuko du, Nacho de Paz maisuaren musika zuzendaritzarekin.

Zientzia-fikziozko lan klasiko honen bertsio luzea eskainiko da, 2008an Buenos Airesen aurkituriko 145 minutuko bertsioa. Espresionismo alemanaren adierazle nagusia izateaz gain, "kultuzko lanaz eta historian eragin handiena izan duen filmetako batez ari gara", zehaztu duten antzokitik.

Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrerak salgai daude, 8,50 eta 27 euro arteko prezioan.