Itxi

Musika

Argitalpena

13. bolumena Valentin Zubiaurreri eskaini dio EOSak

Erredakzioa

Grabazioan Juan José Ocon maisuak hartu du parte, EOSaren zuzendaritzapean.

EOSaren Euskal Egileak deritzon bildumak 13. bolumena aurkeztu du gaur. Valentin de Zubiaurre egilea omenduko dute, XIX. eta XX. mendeko sortzaile ezagunenetariko bat. Espainiako operaren bultzatzaile nagusienetariko bat izan zen eta Errege Antzokian bi obertura taularatu zituen egile ez italiar bakarra izan zen.

Sinfonia en Mi eta Ecos de Oiz izeneko sinfoniak ere entzun daitezke, Roman Jablonski biolontxelo-jotzailearen eskutik. Bere aldetik, grabazioan Juan José Ocon maisuak hartu du parte, EOSaren zuzendaritzapean.

18 eurotan eskuratu daiteke lan berri hau.