Itxi

Musika

Zinema eta musika

'Dock of the bay' jaialdia, abian

Erredakzioa

David Bowie, Delorean, La Banda Trapera del Río, Creation diskoetxea edo Soul Train telebista saioari buruzko pelikulek osatuko dute urtarrilaren 7tik 9ra egingo duten jaialdiaren programazioa.

2011ko urtarrilaren 7an egingo dute Donostian Dock of the Bay jaialdiaren laugarren edizioa. Musikan oinarritutako lan ezberdinak erakutsiko dituzte bertan. Hauek dira programazioa osatuko duten lanak:

VENID A LAS CLOACAS: LA HISTORIA DE LA BANDA TRAPERA DEL RÍO
Daniel Arasanz / España / 2010 / 90’ / VO

ZIGGY STARDUST AND THE SPIDERS FROM MARS
D.A. Pennebaker / Reino Unido / 1973 / 87’ / VOSE

SIMPLE GRACES
Txesma Lasa / España / 2010 / 47’ / VO

SOUL TRAIN: THE HIPPEST TRIP IN AMERICA
J. Kevin Swain &' || 'amp; Amy Goldberg / EE.UU. / 2009 / 65’ / VOSE

THE WHITE STRIPES: UNDER GREAT WHITE NORTHERN LIGHTS
Emmett Malloy / EE.UU. / 2009 / 93’ / VOSE

HIGH ON HOPE
Piers Sanderson / Reino Unido / 2009 / 72’ / VOSE

UPSIDE DOWN: THE STORY OF CREATION RECORDS
Danny O’Connor / Reino Unido / 2010 / 101’ / VOSE

Kontzertuak eta emanaldi bereziak

Programazioa osatzeko, Dock of the bay jaialdiak Ernes Lluch kultur etxean (urtarrilaren 11, 12 eta 14) eta Fnac Forum-ean (urtarrilaren 10etik 13ra), emanaldi ezberdinak antolatuko dituzte.

Urtero bezala, kontzertu ezberdinek beteko dute jaialdiaren programazioa. Urtarrilaren 7an Sad Town Losers eta Moby Dick Le Bukowski aretoan izango dira, urtarrilaren 8an El Guincho Doka Antzokian, eta urtarrilaren 9an Chuck Prophet vs London Calling! Le Buwkoski aretoan arituko da.