Itxi

Musika

29-30 de junio

Rockaren mitoak, Sondikan

eitb.eus

BBK Music Legends Ola BBK Zentroan, Sondikan, ekainaren 29 eta 30ean egingo dute jaialdiak Steve Winwooden, John Caleren eta Jeff Becken zuzenekoak eskainiko ditu, besteak beste.

  • Jeff Beckek larunbateko saioa itxiko du

    Jeff Beckek larunbateko saioa itxiko du

BBK Music Legends jaialdiak hirugarren edizioa ospatuko du asteburu honetan, ekainaren 29 eta 30ean, Sondikan, Ola BBK Zentroko lorategian.

Ostiralean, 17:00etatik aurrera, agertokira igoko dira Siniestro Total, Gari & Maldanbera, Mavis Staples, Wilko Johnson eta Steve Winwood.

Bihar, larunbatarekin, jardunaldia goiz hasiko da. 14:30ean, Motxila 21 nafar taldea agertokira irtengo da eta jardunaldiari jarraipena emango diote Moonshakersek, Dead Broncok, Ana Popovicek, John Calek eta Glenn Hughesek (bere kantuak eta Deep Purpleren klasikoak joko ditu). Gauari amaiera emateko, Jeff Beckek hartuko du lekukoa inguruan Vinnie Colaiuta bateria-jotzailea (Sting, Eric Clapton, Leonard Cohen…) eta Rhonda Smith baxu-jotzailea (Prince, Beyonce…) dituela, besteak beste.

Bonuen prezioa 95 eurokoa izango da, eta egun bakoitzeko sarrerena 60koa.