Itxi

Musika

Kontzertua

The Clash Bilbon, Chuck Prophet-en eskutik

Erredakzioa

Musikari estatubatuarrak London Calling diskoko kantuak joko ditu Kafe Antzokian eskainiko duen kontzertuan.

Datorren urtarrilaren 15ean, larunbata, Chuck Prophet Bilboko Kafe Antzokian izango da The Clash taldearen London Calling diskoko abestiak jotzeko. Green on red taldeko musikari izandakoak, We used to party ekimenaren baitan eskainiko du emanaldia. Proiektu honi esker, musikari ezagunek miresten dituzten beste musikari batzuen diskoak zuzenean jotzen dituzte.

Johnny Green-ek egingo ditu kontzertuko aurkezpen lanak. 1977 eta 1980 bitartean The Clash taldearen tour manager izandakoak.


Chuck Prophet&' || 'nbsp; The Spanish Bombs taldeak babestuta igoko da Kafe Antzokiko taula gainera. Chris Von Sneidern bezalako musikariak daude talde horretan, eta honen bakarkako proiektuak egingo ditu telonero lanak.

Kontzertua datorren larunbatean, urtarrilak 15, izango da Bilboko Kafe antzokian. 21:30etan hasiko da eta txartelak 15 euro balio ditu aurresalmentan, txarteldegian berriz 18 euro.