Itxi

Musika

Analisia

Coldplay, pop musikaren heldutasuna

Arkaitz Villar

Redacción

Kalitatearen, salmenta ugarien eta publikoaren oniritziaren arteko orekari eutsi, eta, aldi berean gaur egun U2 bezalako talde erraldoien lekua hartzeko ahalmena duen bakarrenetakoa da.

Kalitatezko abestien eta salmenta ugarien arteko orekari eusten jakin duen talde bakarrenetakoa da Coldplay.

 

Taldea 1997an sortu zen Londresen eta Chris Martin abeslariak egin ditu hasieratik gidari lanak. Bere ibilbidean zehar beste talde asko baino hobeto hazi da eta azken hamarkadako pop musika ezagutzeko ezinbesteko taldea da.

Parachutes lehen diskoa ezustekoa izan zen eta pop musikaren eszena berpiztu zuen. Jendearen arreta piztu zuten kantuz betetako lana da, baina musika independentearen kutsua gorde du.

A Rush of Blood to the Head estudioko bigarren diskoak bira handien zirkuituan barneratu zuen taldea. Munduko bira, jaialdi erraldoietako emanaldiak, estadioetako kontzertuak, etab. iritsi zitzaizkien Clocks, In my place eta gisa horretako abestiekin. Artifizio askorik gabeko abestiak dira, zuzenak, taldea iritsi zen tokira kasualitatez iritsi ez zela erakusten zutenak.

X&Y diskoarekin egin zuten lehen urratsa heldutasunerako bidean. Lan arriskutsua izan zen, soinu berria erakusten duelako. Prentsa espezializatuaren kritikak jaso, eta U2rekin eta tankera horretako beste hainbat talderekin konparatu zituzten. Hala ere, taldeak horri guztiari aurre egin zion eta ondo egokitu zituen kantu berriak errepertorioan. Donostiara heldu ziren bira honekin, eta arrakasta handia lortu zuten.

Onena iristear zegoen. Taldea desegingo zela zioten zurrumurruen artean, Brian Eno, aurretik, U2rekin, Laurie Andersonekin, eta Depeche Moderekin lan egin duen ekoizlea, aukeratu zuten disko berria ekoizteko, eta Coldplayk disko sendoa osatzeko behar zuen azken bultzada jaso zuen soinu abangoardistekin zaletasun handia duen maisuaren laguntzaz. Viva la vida abesti epikoa da horren erakusle garbiena.

Coldplay berriz ere zuzendu da Brian Enorengana datorren maiatzean argitaratuko duten diskoa osatzeko. BBK Live jaialdian eskainiko duten emanaldia gozotasunez itxaroteko garaia da orain.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura