Itxi

Musika

Kontzertua

Agortu dira Muse San Mamesen ikusteko sarrerak

eitb.eus

Ingeles hirukoteak azaroaren 3an joko du Bilboko estadioan, Crystal Fighters taldearekin batera, eta gelditzen ziren sarrerak ordubetean bukatu dira.

Agortu dira azaroaren 3an Muse eta Crystal Fighters taldeak San Mames Bilboko estadioan ikusteko sarrerak. MTV World Stage Bilbao kontzertua atarikoa izango da, igandean, azaroak 4, MTV EMA sariak Bilbao Exhibition Centre Barakaldoko erakustazokan banatuko direla eta.

Bizkaitarrek ostiralean erosi ahal izan zituzten sarrerak, eta bi orduan bukatu ziren Bizkaian bizi direnen eskura lehentasunez jarritako 14.000 txartelak. Hori ikusita, antolatzaileek 5.000 gehiago eskaini zituzten larunbatean, eta horiek ere di-da bukatu ziren.

Gaur salmenta orokorra egin dute, eta ordubete baino ez dute iraun 19.000 sarrerek salgai.