Publizitatea
Itxi

2018/10/05

17:36

kultura

Azaroaren 3an, San Mamesen

Muse ikusteko bizkaitarrentzako sarrerak bi ordu eskasetan agortu dira

Agentziak | Erredakzioa

Publiko ororentzako gainerako sarrerak datorren astelehenean, 12:00etan, jarriko dituzte salgai.

  • Muse BBK Live jaialdian. Artxiboko argazkia: EFE

    Muse BBK Live jaialdian. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

MTV sari banaketaren atarian, azaroaren 3an, San Mamesen, egin beharreko kontzertuaren antolatzaileek bizkaitarrentzako gorde dituzten sarrerak berehala agortu dira gaur. Muse Erresuma Batuko musika taldea ikusteko sarrerak bi ordu eskasetan agortu dituzte bizkaitarrek.

Sarrerak erosteko orduan bizkaitarrei lehentasuna ematea eskatu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Musika ekitaldiaren antolatzaileek oniritzia eman zuten.

Horregatik, gaur eguerdian salgai jarri dituzte, 5 euroko salneurri sinbolikoan. Konkretuki, bizkaitarrentzako pista eta harmaila sarrerak saldu dira gaur. Salgai jarri eta bi ordu geroago agortu dira. Desgaitasun fisikoren bat duten pertsonentzako sarrerak geratzen dira soilik.

Publiko ororentzako gainerako sarrerak datorren astelehenean, 12:00etan, jarriko dituzte salgai.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena