Itxi

Musika

13 urteren ondoren

The White Stripes taldea banandu egin da

Erredakzioa

Ez dute disko gehiago grabatuko, eta ez dute zuzeneko gehiago eskainiko. Bikotearen webgunean eman dute berria jakitera.

The White Stripes banandu egin da. Bere webgunearen bitartez eman dute albistea jakitera Jack eta Meg Whitek. Bertan jarri duten ohar batean adierazi dutenez, 13 urtean elkarrekin egindako musika ibilbideari bukaera emateko erabakia hartu dute. Ez dute disko gehiago grabatuko, eta ez dute zuzeneko gehiago eskainiko.

Ohar horretan adierazi dutenez, taldeak duen ''''edertasun eta berezitasuna'''' gordetzeko helburuarekin hartu dute erabakia. Gainera, argi utzi dute ez dagoela osasun arazorik edo desadostasunik erabaki honen oinarrian.

Taldeko kideek aurreratu dutenez, Third Man Records etxeak zuzeneko materiala eta orain arte argitaratu ez diren kantuak kaleratzen jarraituko du.
Era berean, The White Stripes jarraitzaileena dela ere esan dute, eta jarraitzaile horiek ''''nahi dutena egin dezakete horrekin''''.

Jarraitzaileei eskerrak eman dizkiete ''''elkarrekin bizi izandako esperientziagatik''''.