Musika
Kontzertua
Grammy sarietan 7 izendapen izan zituen Luthea Salom Leioan
Erredakzioa
Norah Jones, Emmylou Harris, Alanis Morisette eta beste hainbat musikariren artista gonbidatua izan da eta gaur eskainiko du kontzertua.
Gaur, otsailak 11, Grammy sariak Leioara iritsiko dira. Egun horretan, gaueko bederatzietan, Luthea Salom 2008an zazpi izendapen lortu zituen abeslariak kontzertua eskainiko du.
Bartzelonan jaio zen baina Kanadan hazi, bere gurasoak hara joan ostean. Egun New Yorken bizi da eta bere ibilbidean hiru disko argitaratu ditu. Lehenengo biak, Out Of Without eta Sunbeam Surrounded By Winter, Malcolm Burn Grammy saridunak ekoitzi zituen. Hirugarrena, Kick In The Head, Bartzelonan grabatu zuen eta Chris Badami arduratu zen nahasketa lanak egiteaz.
Nazioarteko prentsa espezializatuak goraipatu duen abeslariak 7 izendapen lortu zituen 2008ko Grammy sarietan, Sumbean surrounded by winter estudioko bigarren lanari esker. Gainera, Norah Jones, Emmylou Harris, Alanis Morisette eta beste hainbat musikariren artista gonbidatua izan da.
Otsailaren 11n izango da, Kultur Leioan. Sarrerak 10 euro balio ditu eta BBKren kutxazainen ohiko sarean lortu daiteke, baita Kultur Leioako leihatilan ere.