Itxi

Musika

Sariak

Gabriel Erkoreka, Tosta Banda, Atom Rhumba eta Izaro, Musika Bulegoa sariak

eitb.eus

EHMBE sari berezia Juan Mari Beltranek jasoko du eta Etxepare Euskal Institutua Musika Saria Kalakanek. Astelehenean banatuko dituzte sariak, Iruñean.

  • 'Eason' diskoagatik saritu dute Izaro

    'Eason' diskoagatik saritu dute Izaro

EHMBE Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak Musika Bulegoa sarien hirugarren edizioaren irabazleak iragarri ditu gaur, azaroak 14, Iruñean egindako ekitaldi batean: Gabriel Erkoreka konpositorea, OCNEk (Orquesta y Coros Nacionales de Españak) eskainitako “Carta Blanca”ren barruan eskainitako kontzertuengatik; Tosta Bandaren “Tosta” proiektua; eta “Bor Bor” (Elkano Browning Cream), “Cosmic Lexicon” (Atom Rhumba) eta “Eason” (Izaro) diskoak.

Halaber, Juan Mari Beltranek EHMBE sari berezia jasoko du, "Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa" dokumentazio zentroagatik, eta Kalakanek Etxepare Euskal Institutua Musika Saria, zeinak aitortzen baitu azken hiru urteetan Euskal Herriko sortzaile, interprete edo musikagile batek euskal musika nazioartera eramaten egin duen lana.

Guztira 71 proposamen jaso dituzte aurten sarietarako, eta hauek osatutako epaimahai batek ebatzi ditu irabazleak: Javier Sagatume soinu teknikari eta ekoizlea, Itziar Larrinaga (Musikene), Jose Miguel Lopez (Radio 3), Ainhoa Agirre (EiTB), Suso Saiz musikaria, François Maton (Atabal), Errege Belda musikaria eta Kristine Solano musikaria.

Sariok azaroaren 19an banatuko dituzte, astelehenarekin, Baluarte jauregian 19:00etatik aurrera.