Itxi

Musika

Jaialdia

Ben Harper & The Innocent Criminals BBK Music Legends Festivalen izango dira

Jaialdia Ola eremuan egiten da, Sondikan, eta 2019ko edizioa ekainaren 14an eta 15ean egingo dute.

  • Ben Harper & the Innocent Criminals

    Ben Harper & the Innocent Criminals

Ben Harper & The Innocent Criminalsena BBK Music Legends Festival jaialdiaren laugarren edizioaren lehen iragarpena da. Ekainaren 14an eta 15ean egingo dute jaialdia 2019an, ohi bezala, Sondikan, Ola eremuan.

1994an Welcome to the Cruel World diskoarekin debutatu zuenetik, Harperrek estudioko zortzi disko argitaratu ditu bi hamarkada eta erdian. Azkena, No Mercy in This Land, 2018an kaleratu zuen, Carlie Musselwhite bluesman harmonika-jotzailearekin.

Antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez, “aurreko edizioetan bezala, esparru nazionaleko eta nazioarteko artistekin osatuko dugu kartela, eta berorien artean musikagintzako mito handiak egongo dira”.