Itxi

Musika

3. edizioa

Santaspascuas jaialdiak musika eramango du Iruñera, Gabonetan

eitb.eus

Besteak beste, Delorean eta Oreka TX, Niño de Elche, Novedades Carminha, Nacho Vegas eta Joseba Irazoki eta Lagunak ikusteko aukera egongo da jaialdi horren hirugarren edizioan.

  • Delorean

    Deloreanek Mikel Laboa omenduko du Oreka TXrekin batera

Santaspascuas Iruñeko jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute abenduaren 25etik urtarrilaren 4ra, eta kontzertu hauek antolatu dituzte: The Mani-Las, Angel Stanich eta Novedades Carminha (abenduak 25, Zentral); Nacho Vegas (abenduak 28, Baluarte); Yung Beef eta Moisés No Duerme y Los Noctámbulos (abenduak 29, Zentral); Delorean & Oreka TX eta Joseba Irazoki eta Lagunak (abenduak 30, Baluarte); Chrstina Rosenvigne eta El Niño de Elche (urtarrilak 4, Baluarte).

Deloreanek eta Oreka TX taldeak Mikel Laboaren kantuetan oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute.

Emanaldiotako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta bonu berezi bat dago Baluarteko hiru kontzertuetarako, 64 euroan.

Gainera, jaialdiak ‘Pueblo’ Mikel Belascoain artistak Basabi folk taldearekin batera sortutako proiektua ekoitzi du aurten. Instalazioa (hamabi oihal eta hogeita lau aurpegi) Iruñeko Autobus Geltoki zaharrean zabalduko dute, eta taldeak obra eta toki horietarako doitutako ikuskizuna eskainiko du abenduaren 29an, 13:00etatik aurrera.