Itxi

Musika

Kontzertuak

Bob Dylan, Iruñean eta BECen apirilean

eitb.eus

Apirilaren 25ean Nafarroa Arenan eta biharamunean BECen arituko da Minnesotakoa. Sarrerak abenduaren 28an jarriko dituzte salgai.

  • Bob Dylan

    Dylan ikusteko sarrerak abenduaren 28an jarriko dituzte salgai. Argazkia: Efe.

Bob Dylanek bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian 2019ko apirilean. Emanaldiok Neverending Tour 1988an abiatu eta harrezkero gelditu ez den bira amaiezinari dagozkio.

Urtean, batez beste, 100 kontzertu ematen ditu Dylanek, eta kontzertuotan sarritan aldatzen du ikuspegia, maite dituen estilo guztiei begiratuta: blues zaharra, Chicagoko blues elektrikoa, folka, tex-mexa, murder ballad-ak, swinga…

Antolatzaileen arabera, “denboran zehar eraldatzen joan den errepertorioarekin, Dylanek bere diskografia zabala errepasatuko du, dagoeneko ereserki eta musikaren kultura historikoaren ondare diren kantuetako batzuk ahaztu barik”.

Sarrerak abenduaren 28an jarriko dituzte salgai, 11:00etatik aurrera, Riff enpresaren webgunean.