Itxi

Musika

Ekainak 14 eta 15

Beach Boys, BBK Music Legends jaialdiko bigarren kartelburua

eitb.eus

Kaliforniar talde mitikoa Ben Harper & the Innocent Criminalsi batu zaio Sondikan laugarren aldiz egingo duten festibaleko taldeen zerrendan.

  • Beach Boys

    Ostiraleko kartelburua izango da talde mitikoa

The Beach Boys izango da ekainaren 14ko gaueko kartelburua BBK Musik Legends jaialdian, berorren antolatzaileek iragarri dutenez. Jaialdiaren bigarren eguneko burua Ben Harper musikari eskarmentudun eta askotarikoa izango da, The Innocent Criminals bere taldeak lagunduta.

The Beach Boys, Mikel Lovek eta Bruce Johnstonek gidatuta, rock musikaren inoizko talde handienetariko bat da, eta milioika disko saldu eta hamaika kantu arrakastatsu egin ditu bere historia luzean.

Jaialdiaren bi egunetarako bonuaren prezioa 100 eurokoa da, eta egun bakoitzeko sarrerarena 60 eurokoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena