Musika
Maiatzak 25-26
Usopop jaialdiak hamargarren edizioa aurkeztu du
N.V. | eitb.eus
Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit arituko dira maiatzaren 25ean eta 26an Lizarrieta lepoan, Saran.
-
Efrim Manuel Menuck arituko da jaialdian. Argazkia: Louise Michel Jackson.
Ezagutzeko ahalegina egitea merezi duten artistak, landa giroa, lagunartea eta prezio merkeak: osagai horiekin, hamargarren ediziora iritsi da Usopop Sarako jaialdia, eta edizio berezi horretarako kartela iragarri dute antolatzaileek.
Maiatzaren 25ean eta 26an, Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit arituko dira Lizarrieta lepoan.
Bi egunetarako sarrerak 22,99 euroan eros daitezke, popa, countrya, punk rocka, folka, elektronika eta rocka eskaintzen dituen jaialdiaren webgunean.