Itxi

Musika

Eskozian

Euskal musika Celtic Connections Glasgowko jaialdia girotzeko

eitb.eus

Eskoziako eta Euskal Herriko musika arloko hainbat ordezkarik topaketak egin dituzte, eta bestak beste Kalakan, Korrontzi, Huntza, Tosta Banda eta Oreka Tx taldeek joko dute jaialdian.

1:26

Celtic Connections munduko musiken jaialdi handienetakoa ari dira ospatzen egunotan Glasgown. Euskal musikak ere badu ordezkaritza bertan, Etxepare Euskal Instituaren bidez.

Jaialdiak berak Kalakan, Korrontzi, Huntza eta Oreka Tx taldeak aukeratu zituen, eta horiei Tosta Banda gehitu zitzaien. Azken hau Igor Otxoaren eta Mixel Ducauren zuzendaritzapean hainbat hizkuntza gutxitu balioan jartzeko helburua duen proiektu kultur anitza da, Irlanda, Eskozia, Gales, Kornualles, Frisia, Galizia eta Euskadiko kideak biltzen dituena.

Gainera, managerrez, jaialdietako eta diskoetxeetako ordezkariz, kultur programatzailez eta erakundeetako kidez osatutako 40 laguneko talde batek (Mauka Musikagintza, DJ Makala, Korrontzi, Txalap.Art, Euskal Herriko Musika Bulegoa…) bilerak egin ditu profesional britainiarrekin.

Emanaldiei dagokienez, Glasgowko euskal musikaren erakusleihoa atzo bertan, ostegunarekin, zabaldu zen Korrontziren kontzertuarekin. Kalakan taldeak ere bart aurkeztu zuen bere musika Eskoziako hirian.

Gaur, ostiralean, Huntzaren eta Tosta Bandaren txanda izango da. Jaialdiko azken euskal kontzertua Oreka TX bikoteak eskainiko du bihar, hilak 26, 19:30ean Royal Concert Hallen.