Musika
Argitalpena
'Live forever', Bob Marley & The Wailersen azkeneko kontzertua
Erredakzioa
1980eko irailaren 30ean bere ibilbideko azken kontzertua eskaini zuen jamaicako musikariak Stanley Theatre aretoan, Pittsburgen. Disko batean bildu dute hogeita hamar urte beranduago.
Bob Marleyk 1980ko irailaren 30ean eskaini zuen bere ibilbideko azkeneko kontzertua. Ipar Ameriketako Pittsburg hirian eskaini zuen emanaldia Uprising diskoa aurkezteko biraren baitan eskaini zuen The Wailers taldearekin batera. Hilabete batzuk beranduago, 1981ko maiatzaren 11an, hil zen Miamiko erietxe batean. Orain, Universal diskoetxearen eskutik, Live forever zuzeneko diskoan bildu dute Pittsburgen eskainitako emanaldia.
Formatu ezberdinetan argitaratu duten lan honetan, CD, LP eta digitalean, ''Jammin'', ''No woman no cry'', ''Is this love'', ''Get up stand up'' edo ''Redemption song'' bezalako kantu ezagunak entzun daitezke.
Rita Marleyk ondokoa adierazi du Universal diskoetxeak bidalitako prentsa oharrean: ''Bob Marleyren musikak beti trasmitu zuen esperantza, elkartasuna eta maitasunaren mezua. Bere musikarekin zenbatezina den jende andana bildu zuen, duela hogeita hamar Pittsburgen egin zuen bezala''.