Musika
Igande honetan
Gilberto Gil brasildarraren zuzenekoa, Donostiako Kursaal aretoan
Erredakzioa
Bem Gil bere semea gitarran eta Jaques Morelenbaum biolontxelo-jotzailea izango ditu taula gainean lagun.
Brasilgo musikan izar handienetako bat dugu Gilberto Gil. Bere herriko ohitura artistiko zaharrak berritzen jakin du, tropicalismo Caetano Velosorekin batera sortu zuen mugimenduaren bitartez.
Brasil iparraldeko erritmoen, bossa nova-ren, sambaren eta poparen eraginpean, Gilek bere musika sortu du, rock, reggae eta funk doinuetako elementuak bereganatuz. Afoxé izeneko Bahiako erritmo berriak ere bildu ditu bere musikan.
30 albumetik gora grabatu ditu Gilberto Gilek, eta urrezko sei disko eta platinozko lau single lortu ditu, guztira, lau milioitik gora disko salduta. Joao Gilbertorekin eta The Wailersekin hainbat lan grabatu ditu, eta Stevie Wonderrekin eta Jimmy Cliffekin batera aritu da zuzenekoetan. Elis Regina, Gal Costa, Sergio Mendes, Ernie Watts eta Toots Thielemans artistek bere diskoetan parte hartu dute.
Gilberto Gilen emanaldia igandean izango da, Kursaal aretoan, 19:30etik aurrera.