Musika
Jaialdiak
BB King, Cyndi Lauper eta John McLaughlin, Donostiako Jazzaldian
Erredakzioa
Ireki berri duten San Telmo Museora irekiko da jaialdia eta Chick Corea, John Scofield, Lloyd Cole eta John McLaughlin klasikoak izango dira bertan, besteak beste.
BB&' || 'nbsp;King, John McLaughlin, Cindy Lauper, Chick Corea eta Jan Garbarek izango dira, besteak beste, Donostiako Jazzaldian. Jazz jaialdiaren 46. edizioak izaera irekia mantentzen du, Eszenatoki Berdea indie musikarentzat izango baita. Gainera, nobedadeen artean, ireki berri duten San Telmo museora irekiko da. Jazzaldiak Museoko aretoak eta erakusketak gauez ikusteko aukera emango du.
Victoria Eugenia Antzokian ez da kontzerturik izango, baina antolatzaileek aurreratu dute ezusteko emanaldiak izan daitezkeela bertan.&' || 'nbsp;
Programazioari dagokionez, hau da garrantzitsuena:&' || 'nbsp;BB&' || 'nbsp;King bluesaren erregeaz gain, Toots Thielemans, Dave Douglas (gaur egungo tronpeta jotzaile ezagunena), Hiromi (Japoniako teklatujotzaile ezaguna), John McLaughlin, Charlie Haden, Cassandra Wilson, Mavis Staples, Cyndi Lauper, Chick Corea, John Scofield, Lloyd Cole,&' || 'nbsp;etab.
85 urte ditu BB&' || 'nbsp;Kingek eta hamar bat kontzertu eskaintzen ditu urtero. Bluesa maite du, genero horretan historiako izen handienetariko bat bihurtu delarik. Uztailaren 21ean arituko da Zurriolako Agertoki Berdean.
Sarrerak apirilaren 1ean jarriko dituzte salgai, 11:30ean, Kutxaren ohiko bideetatik.