Itxi

Musika

Disko berria aurkezteko

Diego Vasallo ekainaren 1ean arituko da zuzenean Donostian

Erredakzioa

Victoria Eugenia Antzokiak hartuko du abeslari donostiarraren emanaldia. 'Canciones en ruinas' bere azken diskoaren abestiak aurkeztuko ditu eta sarrerak salgai daude, 13 eurotan.

Diego Vasallo kantari donostiarra zuzenean izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian datorren ekainaren 1ean. Sustraietara itzuli da Vasallo eta Donostiako entzuleriaren aurrean bere azken diskoaren abestiak interpretatuko ditu, 2010eko azaroan Warner Musicen eskutik kaleratutako Canciones en ruinas albuma.

Gitarra, baxu akustikoa, biolina, mandolina, akordeoi eta zenbait pianorekin egindako ekoizpena da, Suso Saizekin batera. Donostia Kulturak zabaldutako prentsa oharraren arabera, "testu iradokitzaileek eta biziek osatzen dute abestiak, poetika pertsonal baten ariketa esker onekoak dira".

Emanaldia 21:00etan hasiko da eta honetaz gozatzeko sarrerak salgai daude dagoeneko, 13 eurotan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.