Itxi

Musika

Maiatzaren 25ean

Oreka TX taldeak Roppongi Art Night ekimena irekiko du Tokion

eitb.eus

Euskal taldeak Japoniako hiriburuko kaleak sormen lanez beteko dituen jaialdiaren irekiera ekitaldian joko du larunbatean eta kale ikuskizun bat egingo du igandean.

  • Oreka TX

    Maiatzaren 25 eta 26an arituko dira euskal musikariak Japoniako hiriburuan

Roppongi Art Night jaialdia Tokiora iritsiko da, Parisen hasi eta beste hiri batzuetara zabaldu eta gero. Gau Zuriaren antzeko ekimenak Tokioko kaleak diziplina artistiko ezberdinez beteko ditu bi gauez.

Maiatzaren 25ean, Oreka TX taldeak aurtengo edizioa zabalduko du bere ikuskizun berriaren aurrerapen batekin.

“Erraldoien jostailuen soinuak” piezan, euskal taldeak bere munduaren ikuspegi ludikoa eta musikarekiko interakzioa eszenaratuko du, haiek azaldu dutenez. Oreka TX bandaren musikariak, Harkaitz Martinez de San Vicente, Mikel Ugarte, Juanjo Otxandorena eta Mixel Ducau, jostailu erraldoi bilakatuko dira.

Gainera, maiatzaren 26an, igandearekin, Oreka TXk kale ikuskizun bat eskainiko du Tokioko erdigunean txalaparta mugikorrekin eta txalapartari zaharrak irudikatzen dituen txotxongilo erraldoiekin, Carlos Solanoren, Adrian Atorrasagastiren eta Igor Otxoaren laguntzaz.