Musika
Udazkeneko bira
George Michael Barakaldon arituko da, irailaren 24an
Erredakzioa
Abeslari britainiarraren beste bira bat iragarri du Live Nationek. Estatuan hiru zuzeneko eskainiko ditu udazkenean.
Live Nationek George Michael abeslari britainiarraren beste bira bat iragarri du, eta, horren baitan, hiru zuzeneko eskainiko ditu Estatuan udazkenen honetan: Barakaldon, Madrilen eta Bartzelonan.
Barakaldoko hitzordua irailaren 24an da, Bizkaia Arena pabiloian. Madrilen Kirol Jauregian arituko da, irailean 25ean; eta, hiru egun geroago iritsiko da Bartzelonako Palau Sant Jordira.
Live Nationeko erabiltzaileentzako aurre-salmenta maiatzaren 25ean hasiko da, 10:00etan, eta salmenta orokorra 48 ordu geroago. Ticketmaster, Servicaixa eta El Corte Inglés salmenta guneetan erosi ahalko dira sarrerak, 41,5 euro eta 91,5 euro bitartean (+ gastuak), gunearen
arabera.
Premium Golden Ticket sarrerak ere jarriko dituzte salgai. Plateako lehen mailako eserlekua, aparkalekua zuzeneko sarrerarekin eta edariz&' || 'nbsp; hornitutako VIP aretora sartzeko aukera eskaintzen du.