Itxi

Musika

Laugarren edizioa

Santaspascuasek Primal Scream, Morgan eta Quique Gonzalez ekarriko ditu Iruñera

eitb.eus

Gabonetako jaialdiaren laugarren edizioa “zabal eta handinahiena” izango da. Primal Screamek aurkezpen jaian joko du, azaroaren 7an, Zentral aretoan.

  • Primal Scream

    Primal Screamek azaroaren 7an joko du Zentral aretoan

Santaspascuas Gabonen bueltan Iruñean egiten den jaialdiak laugarren edizioa ospatuko du abenduaren 25etik aurrera, “orain artekoetan zabal eta handinahiena”, antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

Berritasun nagusia azaroaren 7an iritsiko da: Primal Scream taldeak Zentral Iruñeko aretoan joko du, jaialdia aurkezteko festa batean. Sarrerak “laster” jarriko dituzte salgai, 30 euroko prezioan (horri “kudeaketa gastuak” gehitu beharko zaio).

Gainera, abenduaren 25ean, areto berean, Carolina Durante, Anni B Sweet eta Melenas arituko dira; abenduaren 27an, Morgan eta Javi Planas; hilaren 28an, Fernando Costa eta Ravioli Makers; eta urtarrilaren 4an, Baluarten, Quique Gonzalez.