Itxi

Musika

Banaketa ekitaldia

Musikaren Sariak: Delorean, Bide Ertzean eta Kepa Junkera, sarituak

Erredakzioa

Alberto Iglesias, Angel Illarramendi eta Fito y los Fitipaldis musikariak ere saritu dituzte Madrilgo Arteria Coliseum antzokian egingo duten ekitaldian.

Bertoko hainbat musikarik saria jaso dute asteazken honetan, Musikaren Sarien XV. edizioan. Musika Akademiak antolatuta, Madrilgo Arteria Coliseum antzokian egin dute ekitaldia, eta, besteak beste, Delorean, Bide Ertzean, Kepa Junkera, Alberto Iglesias eta Angel Illarramendi saritu dituzte bertan.

Delorean eta Bide Ertzean taldeek Musikaren Sari bana jaso dute. Zarauzko taldearen "Stay close" abestiak musika elektronikoko abesti onenaren saria jaso du; eta Bide Ertzean taldekoen Don Inorrez kantuari eman diote euskarazko abesti onenari dagokiona.

Kepa Junkeraren Herria lanak musika tradizionala jorratzen duen disko onenaren saria jaso du; eta, ''''3ª Sinfonía'''' lanari esker, Angel Illaramendi saritu dute musika klasikoaren atalean, egile onenaren sariarekin. Lan zinematografikorako soinu banda onenaren atalean Alberto Iglesiasentzat izan da saria, También la lluvia pelikulareko egindako musikagatik.

Fito eta bere Fitipaldi taldekoen "Tarde o temprano" abestiaren bideoklipa ere saritu dute, Rafa Sañuedok eskuratuko baitu bideoklip onenaren saria.

Gainerakoan, Rosendo, Macaco eta Los Planetas izan dira sarituetako beste batzuk: Rosendok bi sari jaso ditu: disko onenaren eta rock disko onenaren sariak); pop disko onenaren saria Macacorentzat izan da, El vecindario diskoagatik; eta pop alternatiboaren disko onena Kiko Venenoren Dice la gente lanak eskuratu du. Rock alternatiboaren disko onena Los Planetas taldekoen Una ópera egipcia lanak jaso du, eta hip hop disko onena, berriz, Mala Rodriguezen Dirty bailarina lana izan da.

Musikaren Sarien XV. edizioko irabazleak:

Egile berri onena: Elsa Royano, Fernando de la Rúa, Héctor González, Luis Domercq, Miguel Rodrigañez eta Pablo Martín Jones (Con dinamita).

Artista berri onena: La Shica (Supercop).

Abesti onena: ''''Hijo de la luz y de la sombra'''' (Joan Manuel Serrat).

Disko onena: A veces cuesta llegar al estribillo (Rosendo).

Pop disko onena: El vecindario (Macaco eta beste batzuk).

Pop alternatibo disko onena: Dice la gente (Kiko Veneno).

Rock disko onena: A veces cuesta llegar al estribillo (Rosendo).

Rock alternatibo disko onena: Una ópera egipcia (Los Planetas).

Hip-hop disko onena: Dirty bailarina (Mala Rodríguez).

Musika elektronikoan abesti onena: ''''Stay Close'''' (Delorean)

Flamenko disko onena: Morente + Flamenco (Enrique Morente).

Espainiar musikako disko onena: 15 años (Pastora Soler).

Jazz disko onena: Piano ibérico (Chano Domínguez).

Fusio disko onena: Todas las calles (Zenet).

Musika tradizionalean disko onena: Herria (Kepa Junkera).

Musika klasikoan egile onena: Ángel Illarramendi (3ª Sinfonía).

Musika klasikoan interprete onena: Jordi Savall, Andrew Lawrence, King eta Frank Mcguire (The Celtic Viol II).

Lan zinematografikoan soinu banda onena: También la lluvia (Alberto Iglesias).

Abesti onena, katalanez-valentzieraz: ''''La dansa de la primavera'''' (María del Mar Bonet).

Abesti onena, euskaraz: ''''Don Inorrez'''' (Bide Ertzean).

Abesti onena, galizieraz: ''''Alalá da noite'''' (Berrogüetto).

Abesti onena, asturieraz: ''''Ágora'''' (Anabel Santiago).

Musika klasikoko lanetan edizio onena: ''''Duende'''' (Luis Serrano Alarcón).

Ekoizle artistiko onena: Suso Sáiz (Canciones en ruinas, Jueves, Pinic extraterrestre eta Pol 3.14).

Soinu teknikari onena: Carlos Raya (Para no ver el final).

Moldatzaile onena: Joan Albert Amargós (Joan Manuel Serrat, Tomatito eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin egindako lanengatik).

Bideoklip onena: ''Tarde o temprano'' (Rafa Sañudo).

Ikus-entzunezko ekoizpen musikal onena: 18 minipelículas (hainbat egileren lana, Joan Manuel Serratek abestua)