Itxi

Musika

Hirugarren edizioa

Musika Independientearen sariak: Lau izendapen Delorean taldekoentzat

Erredakzioa

The Cherry Boppers eta We Are Standard taldekoek zuzeneko onenaren saria irabaz dezakete. Triángulo de Amor Bizarro dira faboritoak, eta Radio Euskadiko 'La Jungla Sonora' izendatuen artean dago.

Triángulo de Amor Bizarro (TAB) taldea da faborito nagusia Musika Independientearen sarien hirugarren edizioan. Ekainaren 20an banatuko dituzte sariak Madrilgo Casa de América gunean. Galiziako bandak zortzi izendapen ditu, eta, izendapen kopuruan, atzetik ditu El Guincho, Maika Makovski, Pony Bravo eta Delorean (launa izendapenekin bakoitza). Zarauztarrek urteko disko onenaren saria (Subiza), musika elektronikoan disko onenaren saria, musika ekoizpen onenaren saria eta bideoklip onenaren saria irabaz dezakete (''Real Love'') . Musika elektronikoko disko onenean, Jimmy Bidaurreta izango dute aurkari, "Cosmonaut camel" lanarekin. The Cherry Boppers eta We Are Standard taldekoak zuzeneko onenaren atalean daude izendatuta, eta Radio Euskadiko ''''La Jungla Sonora'''' saioak ere saria irabaz dezake: komunikabide onenaren saria.

Delorean taldekoak Subiza lanarekin lehiatuko dira urteko disko onenaren atalean, eta aurrean izango dituzte El Guincho (Pop Negro), Maika Makovski (Maika Makovski), Pony Bravo (Un Gramo de Fe) eta Triángulo de Amor Bizarro.

Urteko abesti onenaren atalean El Guincho (''''Bombay''''), TAB (''''De la Monarquía a la Criptocracia''''), Los Punsetes (''''Tus Amigos''''), Maga (''''Silencio'''') eta Klaus and Kinski (''''Ley y Moral'''') izendatu dituzte.

Espainiako artista onenaren saria irabazteko El Guincho, Los Delinquentes y Tomasito, Maika Makovski, Pony Bravo eta Triángulo de Amor Bizarro dira aukeratutakoak; eta artista berri onenaren atalean, berriz, Polock, Hola a Todo el Mundo, Pony Bravo, Napoleón Solo eta Edredón daude.

Pop disko onena eskuratzeko aukera dute El Guincho (Pop Negro), Maderita (Vivir para Creer), Hola a Todo el Mundo, Single (Monólogo Interior) eta Jonston (Taller de Memoria) taldekoek, eta rock doinuetan, aldiz, Maika Makovski, Triángulo de Amor Bizarro, Pony Bravo, José Ignacio Lapido eta Albertucho dira izendatuak.

Zuzeneko onenaren saria etxean gera daiteke: Triángulo de Amor Bizarro, Maika Makovski, Astrud, The Cherry Boppers eta We Are Standard ditugu izendatuen artean.

Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioak komunikabide onenaren saria eskuratu dezake. Bestalde, De Diego Brothersek jazz disko onenari saria eskuratu dezake eta Gasteiz Big Bandek hiriko musika onenari saria jaso dezake, Gaztelupeko Hotsakek kaleratutako "Big Band" diskoari esker.

LosDelgás gasteiztarrek promozio argazki onenari izendapena eskuratu dute. Salmenta puntu onenei dagokionean, Bloody Mary irundarra eta Power Records bilbotarra daude.

Herri bozketa

Ekainaren 1etik 15era bitartean publikoak erabakiko du zeintzuk diren aurtengo irabazleak premiosdelamusicaindependiente.com sarien webgunean eman ahal izango da botoa.