Itxi

Musika

Ikusmin handia

Shakirak dantzan jarri du San Mames

Erredakzioa

40.000 jarraitzaile inguru kolonbiarraren soinu eta argi ikuskizun bereziaz gozatzen ari dira.

Dena prest da San Mamesen Shakira Kolonbiako artistaren ikuskizuna hartzeko. Hitzordua larunbat honetan izango da. San Mameseko ateak 220:00etan irekiko dituzte&' || 'nbsp;eta 20:30ean Juan Magan eta Ragdog taldeen kontzertuak hasiko dira. Bilbon 40.000 ikus-entzule inguru biltzea espero dute antolatzaileek.

2010eko irailean BEC Bilbao Exhibition Centren eskaini zuen kontzerturako sarrera guztiak agortu zituen Shakirak. Aurretik, Europan zehar biran aritu da eta igandean Bartzelonako futbol jokalariekin ospatu zuen aurten ere Liga irabazi izana.

Bere ibilbide osoan 15 lan argitaratuta, 60 milioi diskotik gora saldu ditu Shakirak mundu osoan, eta bi Grammy sari eta zazpi Grammy Latino lortu ditu.

Sarreren salmenta

Sarrerak BBK, Ticketmaster, Servicaixa eta Livenation sareetan eta Last Tour Internationalen atarian daude salgai.