Itxi

Musika

Bilbon ere izango dira

Elvis Presleyi buruzko musikala uztailean izango da Donostian

Erredakzioa

Rockaren Erregearen ibilbidea birpasatuko duen 'The king of the rock story' musikalak Donostian hasiko du bira. Gainera, Bilboko Aste Nagusian ere izango da.

The king of the rock story Elvis Presleyren abesti arrakastatsuenak antzeztuko dituen musikala hartuko du datorren uztailaren 1ean Donostiako Victoria Eugeniak. Greg Miller izango da ikuskizunaren izarra. AEBetako abeslari honek Presley ezagutu zuen eta bere kantak zabaldu ditu zenbait emanaldietan. Rockaren Erregearen antza handia du eta AEBetako eszenatokietatik ibili da Elvis in Vegas eta Blue Hawai izenburuko ikuskizunak antzezten.

Sonia Reig izango oholtza gainean Millerekin batera. Ikuskizunean 27 abesti izango dira entzungai tartean, Love me tender, Don''t be cruel, Hound dog, Surrender, Blue Hawai eta Kentucky rain. Eszenatokian 26 lagun izango dira, dantzarien, aktoreen eta koristen artean.

Musikala Bartzelonako Tivoli Antzokian izan da azken hilabete eta erdian. Ekainetik biran izango da Estatuko zenbait hirietatik. Donostian ekainaren 1ean, 2an eta 3an, guztira, bost saio eskaintzeko. Gainera, Bilboko Aste Nagusian eta Iruñeko Baluarte aretoan ere izango da.