Itxi

Musika

Opera

Verdi, Wagner eta Donizetti, OLBEren 60. denboraldian

Erredakzioa

Zazpi opera eskainiko dituzte datorren denboraldian, horietatik hiru Verdirenak. Aurrekontuak % 4 egin du behera.

Giuseppe Verdi izango da protagonista nagusia OLBEren denboraldi berrian, programatu dituzten zazpi operetatik hiru izango baitira Italiako opera konpositore ezagunarenak. Wagner, Donizetti, Gounod eta Korngold dira 2011-2012 programazioko beste izen nagusienetako batzuk.

Asteazken honetan egin dute denboraldi berriaren aurkezpena. Estreinaldi bat, errepertorioko hiru ikuskizun, eta beste hiru opera ez oso ezagun taularatuko dituzte, ''''gustu guztietako ikusleekin bat egiteko''''.

Irailaren 24an ekingo diote denboraldi berriari Simon Boccanegra ikuskizunarekin. Tutto Verdi programaren baitan eskainiko dute lan hau, eta George Gagnidze baritonoa eta Ainhoa Arteta sopranoa izango dira entzungai.

Urrian ezohiko lan bat ekarriko dute Bilbora: Tristan und Isolde&' || 'nbsp; Wagner handiaren lana. Tosten Kerl, Jeniffer Wilson eta Vitalij Kowaljow izango dira protagonistak.

Denboraldiko bigarren opera erromantikoa azaroan iritsiko da. Romeo et Juliette&' || 'nbsp; Charles Gounod frantziarraren lana eskainiko dute, eta José Bros eta Patrizia Ciofi arituko dira paper nagusietan.

60. denboraldiak eskainiko duen Verdiren bigarren lanarekin ekingo diote 2012ari. Luisa Miller lana taularatzeko Fiorenza Cedolins, Juan Jesús Rodríguez eta Fabio Sartori izango dira Bilbon.

Publikoak gustuko izan ohi duen opera bat programatu dute otsailerako: Donizettiren Lïelisir dïamore. Askoren ustez, bufoi generoan maisulana den opera hau Gran Teatre delLiceu antzokiaren ekoizpena da, Mario Gasek sortua. Celso Albelotenorearen estreinako lana izango da.

OLBEk datorren denboraldian taularatuko duen estreinaldi bakarra apirilean iritsiko da. Due tote stadt&' || 'nbsp; XX. mendeko opera taularatuko dute. Erich Wolfgang Korngold Oscarra irabazi zuen konpositorearen opera da, eta Robert Dean Smith, Emily Magee eta Tommi Hakala izango dira taula gainean.

Nabuco&' || 'nbsp; Verdiren lanak itxiko du denboraldia, Leo Nucci baritonoarekin eta Maria Guleghina sopranoarekin.

Aurrekontuak % 4 egin du behera
Operaren Bilboko Lagunen Elkarteak 10,1 milioi euroko aurrekontua izatea aurreikusten du, joan den denboraldian baino % 4 gutxiago. Juan Carlos Matellanes OLBEko presidenteak azaldu duenez, joan den urteko diru-laguntzei bere horretan eutsiko dieten ustea oinarri hartuta egin dute programazioa. Badakite Espainiako Kultura Ministeriotik % 10 gutxiago jasoko dutela, baina zain daude oraindik Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiko Kultura Sailak emango dienaren zenbatekoen berri jakiteko.

Edonola ere, OLBE kaudimendun elkartea, zorrik gabekoa, dela ekarri du gogora presidenteak eta&' || 'nbsp;beren baliabideekin denboraldiko aurrekontua osoaren % 53ri aurre egiteko gai direla esan du.
Bazkideen zenbatekoak % 3 egin du behera, eta, hartara, 5.650 lagunek osatzen dute OLBE gaur egun. Egoera horri aurre egite aldera, bazkide berriak erakartzeko kanpaina jarriko du abian elkarteak.