Musika
'Forbes' aldizkariko datuak
U2, Bon Jovi eta Elton John, diru gehien irabazten dutenak
Erredakzioa
Azken hamabi hilabeteotan, 195, 125 eta 100 milioi dolar irabazi dituzte, hurrenez hurren.
Musika munduan, U2, Bon Jovi eta Elton John izan dira azken hamabi hilabeteotan diru gehien irabazi duten musikariak.
U2 Irlandako taldeak 195 milioi dolar irabazi ditu, berezi 360º birari esker. Dagoeneko 700 milioi dolar bildu ditu irlandarren azken birak.
Jon Bon Jovi buru duen taldeak, berriz, 125 milioi dolar irabazi ditu, Forbes aldizkariaren arabera. Uda honetan Donostian izango ditugu Bon Jovi taldeko mutilak.
Elton John dugu hirugarren postuan, 2010eko maiatza eta 2011ko maiatza bitartean 100 milioi dolar irabazi baitzituen.
Zerrendako hurrengo postuak honako hauentzat dira: Lady Gaga (90 milioi), Michael Bublé (70), Paul McCartney (67 milioi), The Eagles (60), Justin Bieber (zerrendan gazteena, 53 milioi dolarrekin) eta Dave Matthews Band (51).
Toby Keithentzat da hamaikagarren postua, 50 milioi dolar irabazita. Atzetik ditu Usher (46), Taylor Swift (45), Katy Perry (44) eta Brad Paisley (40).
Irabazi gordinetatik zergak, inbertsioak eta hainbat ikuskizun eta lanak kaleratu aurretik egin beharreko hainbat ordainketa kendu ondoren lortutako datuak dira hauek.