Musika
Igande gauean
Charmaine Neville Mardi Graseko erreginak Getxo&Blues itxiko du
Erredakzioa
Asteburu bitartean, Otis Taylor, Corey Harris eta Javier Vargas Blues Band, besteak beste, izan dira emanaldi nagusien protagonistak.
-
Charmaine Nevillek Getxo & Blues itxiko du. Argazkia: getxo.net
Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdiak 23. edizioari amaiera emango dio igande honetan Charmaine Neville Mardi Graseko erreginak. Charmaine Charles Neville bere aitarekin izango da Algortako Biotz Alaiko plazan, 20:00etatik aurrera. Jazz eta bluesean maisua, scating-ean trebea, eta inauterietako irribarrean ahoan, Charmainek ondo baino hobeto ezagutzen du bere jaioterriko musika.
Asteburu bitartean, izen handiak izan dira Getxon tartean, Otis Taylor, Corey Harris eta Javier Vargas Blues Band.
Ostiralean hasi zen jaialdia musika-mota hau entzulego zabalera esportatzea lortu duen artista urrienetariko baten eskutik : Javier Vargas, hain zuzen ere. Musikari madrildarrak estilo propioa garatzea lortu du, blues latinoa alegia; soinu anitz uztartzen ditu erro afroamerikarra duen musikarekin.
Larunbatean, jaialdiko egun nagusia izan zen Otis Taylorren eskutik; gaur egungo musika-eszenako artistarik garrantzitsuenetakoa, hain zuzen ere. Bere bluesak, erro afroamerikarretatik abiatuta, jazzaren eragina ere badu, hala soinu akustikoetan, nola erritmo elektronikoetan. Taylorrek beste artista handi bat izango du lagun, Corey Harris. Azken hori, 2001ean izan genuen Getxon, arrakasta handiarekin gainera. Sailkatzen zaila den artista dugu Corey Harris; izan ere, trebetasun handiz uztartzen ditu estilo desberdinak: blues, rythm&' || 'amp;blues, reggae, folk edota afrikar doinuak.