Musika
Kontzertua
Mulatu Astatke ekarriko du Elorrioko Musikaire kultur zikloak
Erredakzioa
Etiopiako musikari ezagunak uztailaren 22an eskainiko du kontzertua herriko plazan.
-
Mulatu Astatke. Argazkia: Musikaire
Uztailean, Musikaire kultur zikloaren beste edizio bat egingo dute Elorrion. Mulatu Astatke etiopiarrak eskainiko duen kontzertua da aurtengo emanaldi garrantzitsuenetakoa. Soul musikak, tangoak, kaleko antzerkiak, dantzak eta zirku garaikideak osatuko dute programazioa.
Mulatu Astatke Etiopiako musikari ezagunenetakoa da. Jazz musikaren abangoardia Etiopiako sustraiekin nahasita egin zen ezagun 60ko eta 70eko hamarkadetan, eta gaur egun, eremu berriak bilatzen jarraitzen du. Astatkeren emanaldia uztailaren 22an izango da.
Uztailaren 1ean hasiko da zikloa, Soul Tellers madrildarren emanaldiarekin. Ara Malikian &' || 'amp; Fernando Egozcue Quintet, Markeliñe antzerki taldea, Niño Costrini, Joseba Tapia, Diego Cortés, Circus Tanzia eta Amsterdam Klezmer Band dira bertan egongo diren beste proposamenetako batzuk.
Emanaldiak Elorrioko hainbat gunetan izango dira ikusgai, uztail osoan zehar, eta sarrerak doakoak izango dira.