Musika
Kontzertua
Albert Lee eta Hogan's Heroes taldea Bilbon arituko dira gaur
Redacción
Besteak beste, John Mayall, Marianne Faithfull eta Ian Anderson hartu dituen Music Legends zikloaren baitan eskainiko dute kontzertua BBK aretoan.
-
Albert Lee. Argazkia: Web Oficial Albert Lee
Albert Lee gitarrista britainiarra Bilboko BBK aretoan arituko da gaur gauean, Hogan´s Heroes taldearekin batera. Besteak beste, Marianne Faithfull, John Mayall, Ian Anderson eta Wilco Johnson hartu dituen Music Legends zikloaren baitan antolatu dute kontzertua.
Gitarra jotzeko duen estilo eta teknika bereziagatik egin zen ezagun Albert Lee. Hogan´s Heroes taldea, berriz, Gerry Hogan, Peter Baron, Brian Hodgson eta Elio Pace musikariek osatzen dute, eta hogei urtetik gora daramatzate elkarrekin.
Emanaldi honetara joateko sarrerak BBK kutxazainetan eta 94 431 03 10 telefonoan eskura daitezke. Sarrera bakoitzak 25 euro balio ditu; BBK txartela dutenek, baina, % 30eko deskontua izango dute.
Music Legends zikloaren hurrengo hitzordua Dr. John piano-jotzailearekin izango da, uztailaren 4an.