Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Musika

Urtarrilak 10

Tradicionàrius Bartzelonako folk jaialdiak Kepa Junkera omenduko du

Agentziak | Erredakzioa

Kepa Aurrera kontzertuak irekiko du nazioarteko folk jaialdia, 2018ko abenduan iktusa pairatu zuenetik eriondo dagoen bizkaitar musikaria gogoratzeko.

  • Kepa Junkera

    2018ko abenduan iktusa pairatu zuenetik, eriondo da bilbotar musikaria

Tradicionàrius Bartzelonan urtarrilaren 10etik apirilaren 3ra egingo duten nazioarteko folk jaialdiak Kepa Junkera bilbotar trikitilaria omenduko du. Agertokietatik at da Junkera, eriondo, 2018ko abenduan, Belgikan kontzertu bira bat egiten ari zela, iktus bat pairatu zuenetik.

Omenaldia, Tradicionàrius jaialdiaren lehen egunean egingo dute, ostiralean, urtarrilak 10, eta bi zati izango ditu kontzertuak, biak ere bilbotar musikaria azkar osatzeko desioak uztartuta.

Kontzertuaren lehen zatian, Katalunian Junkerarekin jo izan duten musikariek parte hartuko dute: Josep-Maria Ribelles, Ballaveu, TXEK, El Pont d’Arcalís, Guillem Ballaz & Marta Rius eta Guillem Anguera.

Bigarren zatian, Gaizka Project nazioarteko taldeak Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako musika tradizionala joko du, ikuspegi garaikidetik.

2020ko Tradicionàrius jaialdiak 49 talde eta artista eta 70 kultura jarduera baino gehiago programatu ditu.