Itxi

Musika

Hamar egunez

Oinkari Basque Dancers eta Amuna Says No, Euskadin

Erredakzioa

Boisetik (Idaho) etorritako taldeak hamar egunez izango dira Euskadin, horretarako dirua lortzeko urtebetez kontzertuak eman ostean.

Oinkari Basque Dancers Boiseko dantza talde ezaguna Euskadin dago. Hamar eguneko bira bat egiten ari da, dantzari gazteei jaioterria erakusteko eta bertako dantzariekin harremanetan jartzeko aukera emateko.

50 urte bete berri dituen dantza taldea triki-pop musika jotzen duen Amuma Says No musika taldearekin batera etorri da (Boisen, Idahon, jaioa hau ere).

Datorren egunetarako agenda honako hau da:

· Uztailak 3 - Galdakaon, 21:00etan, Amuma Says No
· Uztailak 4 - Mungian, 20:00etan, Oinkariak eta Andra Mari Dantza Taldea
· Uztailak 5 - Iruñean, Oinkariak eta Amuma Says No
· Uztailak 6 - Gernikan, Oinkariak
· Uztailak 7 - Lesakako Sanferminetara bisita
· Uztailak 8 - Gasteizen, 20:00etan, Plaza Berrian, Oinkariak eta Amuma
· Uztailak 9 - Hendaian, 18:00etan, Oinkariak eta Amuma
· Uztailak 10 - Añorgan, 19:00etatik aurrera, Oinkariak eta, gauez, Amuma

Urtebete egon dira Boiseko dantzariak Euskadira etortzeko dirua biltzen, hainbat emanaldi egin behar izan dituzte horretarako. Eusko Jaurlaritzak ere lagundu die birako gastuak ordaintzen, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren bidez, kanpoko euskaldunek egiten duten euskal kulturaren ordezkari puntakoenak gure artean izatearen garrantziaz jabetuta.