Itxi

Musika

Disko berria

Belakok atzeratu egingo du 'Plastic Drama' diskoaren argitalpena

Agentziak | Erredakzioa

Maiatzean ateratzeko asmoa zuten arren, fisikoki banatzeko oinarrizko baldintzak izango dituztela ziurtatu arte atzeratu dute argitalpena.

  • Belako

    Laukotearen laugarren diskoa izango da maiatzean kaleratuko duena

Plastic Drama diskoaren argitalpena atzeratzea erabaki du Belako taldeak. Sare sozialen bidez hedatutako oharraren arabera, fisikoki banatzeko oinarrizko baldintzak ziurtatu arte atzeratu dute argitalpena.

Belako taldeak datorren maiatzean argitaratuko du 'Plastic Drama' bere laugarren diskoa, eta nazioartean aurkeztuko du, besteak beste, Erresuma Batuan, Alemanian, Mexikon, Estatu Batuetan (AEB) eta Espainian. Belako Rekords zigiluarekin aterako da lana, BMG Internationalen lizentziarekin, eta "asmo handikoa, gogoetatsua eta, batez ere, errebindikatzailea" izango da, Mungiako laukoteak jakinarazi duenez.

"Gauzen benetako zentzuaren bilaketaz hitz egiten du 'Plastic Drama'-k, izaki bizidunak muntatzeko, fabrikatzeko eta ustiatzeko kate bihurtzen den mundu honetan. Ehizatu duten ehiztariaren parabola kontatzen duen diskoa da, nola gizakiak kontsumitzen duen bere burua kontsumitzen duen bitartean, berehalakotasunak betierekotasunari eta norberaren denborari irabazten dien gizarte batean", azaldu dute.

Maiatzean kaleratu arte, "single itxurako aperitibo txikiekin" eta Donostia, New York eta Austinen egingo dituen emanaldiekin emango du Belako taldeak 'Plastic Drama' diskoaren berri.