Musika
Abuztuak 5
'Juan Sebastian Jazz', Alexis Delgador eta Iñaki Salvador Bach gogoan
Erredakzioa
Musika Hamabostaldiak eta Heineken Jazzaldiak antolatutako ekimenak Bachen musika eta jazz doinuak batuko ditu.
Datorren abuztuaren 5ean ekimen berezia egingo dute Musika Habamostaldiak eta Heineken Jazzaldiak Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.
Alexis Delgado eta Iñaki Salvador musikariek J.S.Bachen doinuak joko dituzte, jazz bertsioan. Bakoitzak bere piezak joko ditu, nahiz eta doinu bat edo beste interpretatzeko elkarrekin ere arituko diren. Bachen obrak berengan zer eragin izan duen azalduko dute eta, pieza bakoitza jo aurretik, hari lotutako istorio bitxiak ere kontatuko dituzte.
Emanaldia abuztuaren 5ean izango da Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan eta sarrerak 5 eurotan salduko dituzte.