Publizitatea
Itxi

2020/05/19

13:42

Musika

Denboraldi laburra

Euskadiko Orkestrak zortzi kontzertuko denboraldi txikia egin eta ETBn erakutsiko du

eitb.eus

Publikoarekin aurrez aurre topo egitea ezinezkoa denez, telebista bidez iritsiko da Euskadiko Orkestrako musikarien lana herritarrengana, Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean.

  • Euskadiko Orkestra, entsegu batean

    Euskadiko Orkestra, formazio murriztuarekin, segurtasun neurriak beteta egindako entsegu batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Herritar guztiok bezala, Euskadiko Orkestrak ere itxialdi (eta, hartara, isilaldi) behartua pairatu du martxoaren 9an Istanbulen koronabirusa hedatu aurreko azken kontzertua eman ondoren.

Bi hilabetez elkarrekin lan egin ezinik eta 2019/20 denboraldiko azken kontzertu programatuak bertan behera utzi ondoren, zortzi kontzertuko denboraldi txiki bat abiatuko du, ETB2k maiatzaren 30etik aurrera larunbat goizetan emango duena.

Berrogeita hamar bat musikariko formazio murriztuarekin, orkestrako musikariek segurtasun protokoloek funtzionatzen dutela baieztatu dute dagoeneko Miramongo egoitzan egindako entseguetan. Estatuan jarduerari ekin dion lehen orkestra da Euskadikoa, eta Europan bakanetakoa.

Kontzertu denboraldi txiki honetarako aukeratutako konpositoreen artean, Ramon Lazkano eta Mikel Urquiza euskaldunez gain, Mendelssohn, Haydn, Mozart, Richard Strauss eta Brahms daude.

Interpretatuko diren lehen bi programak honakook izango dira:

Lehen programa: maiatzaren 30ean, ETB2n, goizez
Agur Jaunak eta Andreak
F. Mendelssohn: 3. Sinfonia, “Eskoziarra”
Orkestra-formazioa: 50 musikari: 35 harietan, 14 haizeetan eta 1 tinbaletan.
Zuzendaria: Robert Treviño.

 Mendelssohnen 3. Sinfonia, entsegu batean

Bigarren programa: ekainaren 6an, ETB2n, goizez
J. Haydn: 49. Sinfonia, “La passione”
Orkestra-formazioa: 40 musikari: 35 harietan, 5 haizeetan.
F. Mendelssohn: 1. Sinfonia.
Orkestra-formazioa: 48 musikari: 35 harietan, 12 haizeetan eta 1 tinbaletan.
Zuzendaria: Robert Treviño.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;