Itxi

Musika

Donostia

Frantziako musika, hurrengo Musika Hamabostaldiko protagonista

Erredakzioa

XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako eskola frantziarrek osatuko dute zutabe nagusia.

01:25
Iaz baino 2.000 lagun gehiago izan dira Musika Hamabostaldian

Donostiako Musika Hamabostaldiak datorren urteko edizioaren, 73.aren, zutabe nagusia aurkeztu du: XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Frantziako eskola izango da, Claude Debussy protagonista nagusi hartuta.

Patrick Alfayak, Hamabostaldiko zuzendariak, gainera, aurtengo edizioaren balantzea egin du. 72. edizioak 40.000 ikusle bildu ditu, iazkoak baino % 5 gehiago. Gainera, 2010ean baino 28.000 euro gehiago lortu dituzte txartelak salduta. Datu aipagarria da, krisi ekonomikoak eraginda kultur ekitaldietarako gero eta txartel gutxiago saltzen baitira gaur egun.

Musika Hamabostaldiaren 72. edizioa abuztuaren 7an hasi zen eta 77 ikuskizun eskaini ditu 42 eszenatokitan.

Jaialdiko zuzendariak 73. edizioko ekitaldi batzuk aurreratu ditu, hala nola Mozarten opera bat (oraindik ez dute erabaki zein) eta Pariseko Orkestrak, Christoph von Dohnányik zuzenduta, eta Bambergeko Sinfonikoak Jonathan Nott gidaritzapean eskainiko dituzten emanaldiak.

Aurtengo edizioko eduki artistikoek 'zein ondo funtzionatu duten’ nabarmendu nahi izan du Alfayak. Prentsaurrekoan, Rotterdameko Filarmonikoak Yannick Nezet-Seguinen gidaritzapean, eta Vladimir Jurowskik zuzendutako Orchestra of the Age of Englishtenmetek izandako arrakastak izan ditu gogoan. Gainera, 'Sevillako bizargina', eta Päavo Jarvi, Jukka-Pekka Saraste eta Ivan Fischer zuzendari beteranoen emanaldiak ere aipatu ditu, besteak beste.