Musika
65. urteurrena
Googlek Freddie Mercuryren urteurrena gogoratu du 'doodle' batekin
Erredakzioa
Bilatzaile ezagunak abeslariaren bizitza errepasatzen duen 'Don´t stop me now!' abestiaren bideoklipa jarri du bere logotipoaren lekuan.
Astelehen honetan, irailak 5, 65 urte bete dira Queen taldeko abeslari ohia, Freddie Mercury, jaio zela. Hori ospatzeko, Googlek 'doodle' berri bat sortu du eta bere logotipoa bideoklip bilakatu du.
'Don´t stop me now!' abestiaren erritmoan eta 16 biteko estetikan, Freddie Mercuryren ibilbidea errepasatzen du 'doodle' berriak. Super Nintendo edo Sega Mega Drive jolas makinetako jokoen estetikan, hain zuzen ere.
1991ko azaroaren 24ean 45 urte zituela hil zen Freddie Mercury, Farrokh Bulsara, ihesa zuela jakinarazi eta biharamunean. Bere ahots indartsuari, konposaketa mitikoei eta musika bitxiari esker, Queen taldeko abeslaria zena musikaren ikono nagusietako bat da.
Musika, zinema eta zientzia alorretako pertsonaia ezagunen efemerideak eta urtemugak ospatzeko ohitura dauka Googlek.
Bilatzaile ezagunak Marta Graham dantzariari; Roger Hargreaves ilustratzaileari eta Les Paul gitarra elektrikoaren sortzaileari buruzko 'doodle'-ak sortu ditu Googlek 2011n. Udarari ongietorria eman zion Takashi Murakamiren irudi batekin eta ilargi eklipseari buruzko animazioa ere sortu zuen.