Itxi

Musika

Euskalduna Jauregia

Inma Shara eta OSE, bakearen aldeko kontzertua

Erredakzioa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) eta Bilboko Koral Elkartea izango dira Bilboko Euskalduna Jauregian izango den emanaldian.

02:10
Inma Sharak 'Musika bakearen alde' kontzertua zuzenduko du

Inma Shara zuzendari eta konpositoreak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) eta Bilboko Koral Elkartea zuzenduko ditu bakearen aldeko kontzertu batean.

'Musika Bakearen Alde' izenburua izango du eta Bilboko Euskalduna Jauregian izango da.

Ordubete baino gehiagoko kontzertua izango da eta Pucciniren Preludio Sinfonikoa, Guridiren Diez Melodías Vascas eta Mozarten Koroatze Meza interpretatuko dituzte. Bilboko Koral Elkarteko 70 partaide izango dira eta lau bakarlari: Andeka Gorrotxategi tenorea, Damián del Castillo baxua, Marta Ubieta sopranoa eta Maite Maruri kontraltua.

Emanaldi hau Eusko Jaurlaritzak "kulturaren, bakearen eta askatasunaren urtea" izendatu 2012 urtearen hitzaurre izango da.