Itxi

Musika

Bira sinfonikoa

George Michael larunbatean helduko da Barakaldora

Erredakzioa

Bere ibilbideko arrakasta guztiak orkesta sinfoniko batekin batera taularatuko ditu abeslari britainiarrak.

  • George Michael. Argazkia: Last Tour International

    George Michael. Argazkia: Last Tour International

George Michael larunbatean helduko da Barakaldoko Bizkaia Arenara. Bertan, orkestra sinfoniko batek lagunduta, bere ibilbideko arrakasta guztiak taularatuko ditu, baina baita beste artista askoren abestiak ere.

'Symphonica: The Orchestral Tour' izeneko birarekin itzuli da eszenatokietara, Europan aritu gabe hiru urte eman ostean.

Sarrerak salgai daude oraindik Ticketmaster, Servicaixa eta El Corte Ingles sareetan, 91,5 € eta 41,5 € bitartean (banaketa gastuak aparte).

Gainera, Premium Golden Ticket delakoak eskuragarri daude: plateako lehen kategoriako tiketak dira, aparkalekua, VIP aretorako akreditazioa eta koktaila eskaintzen dute.

Pragako Opera Housen hasi zen bira abuztuan, sarrera guztiak agortuta eta kontzertu amaieran txalo zaparrada luzea jaso zuen George Michaelek.

George Michael musikako betiereko figura bat da. Wham! taldearekin pop estiloa jorratu zuen, bakarkako bideari ekin eta ordutik edertasun lirikoa, benetako emozioa eta melodia bilatu ditu.