Itxi

Musika

Musika

The Get Up Kids, Neon Indian eta The Wave Pictures, Donostian

Erredakzioa

Udazkenean egingo duten Donostikluba Zirkuituan, besteak beste, Rusty Warriors, Cat People, Smile eta Ivan Nieto musikariak arituko dira.

  • The Get Up Kids, Neon Indian eta The Wave Pictures, Donostikluba Zirkuituan

    The Get Up Kids taldeak emango dio hasiera Donostikluba Zirkuituari. Argazkia: Donostikluba.

San Miguel Donostikluba jaialdia amaitu eta gero, udazkeneko zirkuituaren txanda izango da Donostian. Urriaren 19an, Doka antzokian, The Get Up Kids taldeak eskainiko duen kontzertuarekin abiatuko dute.

Zirkuitu honen helburua hiriko musika esparrua sustatu eta dinamizatzea da, eta horretarako, estilo ezberdinetako taldeak elkartzen ditu klub formatuko aretoetan programatuz.

Guztira, hamabi talde arituko dira oraingoan, eta aurten ere hemengo eta nazioarteko taldeen arteko harremana proposatzen dute. Joan den urtean martxan jarritako ekimen honetara 1.800 pertsona gerturatu ziren iaz, eta aurten kopuru hori gainditzea espero dute antolatzaileek.

Programazioa:

MANTISA + THE GET UP KIDS
Urriaren 19n, 20:30ean, DOKA aretoan
Sarrerak: 18 euro, txarteldegian, eta 15 euro, aurre salmentan

RUSTY WARRIORS
Urriaren 29an, 23:00etan: KOMPLOT
Sarrerak: 5 euro

IVAN NIETO + DARMO
Azaroaren 4an, 21:00etan: ALTZA K.E
Sarrerak: 12 euro, txarteldegian, eta 10 euro, aurre salmentan

LIRIKA DE CERDOS + INDARRAP + LOS CHIKOS DEL MAIZ
Azaroaren 5ean, 21:00etan: ALTZA K.E
Sarrerak: 5euro

SMILE + CAT PEOPLE
Azaroaren 10ean, 21:00etan: GAZTESZENA
Sarrerak: 12 euro

NEON INDIAN
Azaroaren 11n, 21:00etan: KONTADORES
Sarrerak: 12 euro

THE WAVE PICTURE
Abenduaren 17an, 21:00etan: Imanol Larzabal.
Sarrerak: 12 euro