Musika
Datorren urriaren 21ean
Mira Awad artista palestinarrak Leioan aurkeztuko du disko berria
Erredakzioa
Abeslari, aktore eta musikagilea datorren urriaren 21ean arituko da zuzenean Kultur Leioan. Awadek Carlos Jeanek ekoiztutako "All My Faces" izenburuko azken diskoaren abestiak eskainiko ditu.
-
Mira Awad artista palestinarra. Argazkia: myspace.com/miraawad
Mira Awad aktore, abeslari eta musikagile palestinarra Kultur Leioan (Bizkaia) izango da datorren urriaren 21ean. Aita palestinarra eta ama bulgarriara du Awadek. Bakearekiko konpromiso irmoa du txikitatik eta Noa abeslari israeldarrarekin hainbat emanaldietan hartu du parte, tartean, Lorcan izandako lurrikarraren kaltetuentzako dirua biltzeko kontzertu batean.
Gainera, Noarekin izan zen Txinatik izandako musika biran. Unerik hunkigarriena Eurovision Musika Jaialdian izan zen, 2009. urtean. Noak eta Awaadek batera abestu zuten eta horrek Israelen eta Palestinaren arteko senidetasun baketsua posiblea dela utzi zuen agerian.
Datorren urriaren 20an Madrilen izango da palestinarra eta ondoren, Bizkaira etorriko da. Carlos Jeanek ekoiztutako "All My Faces" disko berriaren abestiak aurkeztuko ditu zuzenean. Apirilean kaleratutako lehenengo single "Bukra" (Bihar) izan zen, arabiar herrialdeetan bizi diren une asaldatuei aurre egiteko bakeari eta itxaropenari dedikaturiko abestia. Mira Awad hainbat alorretan aritu da gaztetatik: musika munduan, zineman, antzerkian, musikaletan, aurkezlea telebistan...