Itxi

Musika

Kursaalen

Estrella Morentek flamenko onena ekarriko du Donostiara

Erredakzioa

Urriaren 19an Kursaaleko auditorioan eskainiko duen kontzertuak Herri Musikaren denboraldi berria hasiko du.

  • Estrella Morentek flamenko onena ekarriko du Donostiara

    Estrella Morente abeslaria. Argazkia: Kursaal Fundazioa.

Donostiako Kursaal aretoak Herri Musikaren denboraldi berria hasiko du urriaren 19an, asteazkena. Estrella Morente Granadako abeslari ospetsuak bere diskografiako abesti onenak eskainiko ditu 20:00etatik aurrera.

Ahots garden eta argiko kantariak Granadako abesti tradizionalak etorkizuneko soinuekin nahasten ditu emanaldietan, eta “Mi cante y un poema” eta "Mujeres" abestiak entzun daitezke horietan, besteak beste.

Nazioartean ospea duen artista Grammy Latinorako izendatu zuten, eta 2006ko Musikaren Saria irabazi zuen, Flamenkoko Album Onenaren sailean. Horrez gainera, "Micrófono de Oro" sari preziatua jaso zuen, Espainiako Irrati eta Telebistako Elkarteen Federazioaren eskutik.

Azken urteetan eskainitako emanaldien artean, Josep Pons maisuak deituta Murtziako eta Malagako orkestrekin “Amodio sorgina”n parte hartu zuenekoa nabarmentzen da. Gainera, “Chico & Rita” (Fernando Trueba) eta “Flamenco Flamenco” (Carlos Saura) filmetan parte hartu du.