Itxi

Musika

Kursaalen

Estrella Morentek flamenko onena ekarri du Donostiara

Erredakzioa

Kursaaleko auditorioan eskaini duen kontzertuak Herri Musikaren denboraldi berriko zita nagusietako bat izan da.

01:30
Estrella Morentek flamenko onena ekarri du Donostiako Kursaalera

Donostiako Kursaal aretoak Herri Musikaren denboraldi berriko zita nagusietako bat hartu du asteazken honetan. Estrella Morente Granadako abeslari ospetsuak bere diskografiako abesti onenak eskaini ditu bertan.

Ahots garden eta argiko kantariak Granadako abesti tradizionalak etorkizuneko soinuekin nahasten ditu emanaldietan, eta “Mi cante y un poema” eta "Mujeres" abestiak entzun daitezke horietan, besteak beste.

Nazioartean ospea duen artista Grammy Latinorako izendatu zuten, eta 2006ko Musikaren Saria irabazi zuen, Flamenkoko Album Onenaren sailean. Horrez gainera, "Micrófono de Oro" sari preziatua jaso zuen, Espainiako Irrati eta Telebistako Elkarteen Federazioaren eskutik.

Azken urteetan eskainitako emanaldien artean, Josep Pons maisuak deituta Murtziako eta Malagako orkestrekin “Amodio sorgina”n parte hartu zuenekoa nabarmentzen da. Gainera, “Chico & Rita” (Fernando Trueba) eta “Flamenco Flamenco” (Carlos Saura) filmetan parte hartu du.